martes, 5 de octubre de 2010

Galduta


Galderaz beteta zegoen. Bere buruan kontraesaneko ideiak dantzan zebiltzan eta berak dantza egitea ez zuen gogoko. Argi bila bere barnetik atera zen mundura irekiz -Scheler jaunak zioen bezala-. Denetarik ikusi zuen, ona eta txarra eta gaitzerdikoa. Galdetu ere egin zion bidean aurkitzen zuen edonori eta erantzunez beteta zeraman bere gogoa. Azkenik, ia denborarik ez zuenean -bizitzak bukaera baitu- itzuli zen bere barnera eta, hantxe bertan, argia egin zen.