lunes, 14 de septiembre de 2009

Gureak ez ukitu gehiago!


Eskuinaren estrategia ideologikoa ezkerra ideologiarik gabe uztea da eta izan da. Horretarako, oso inportantea da ideologia horren sortzaile zein defendatzaile izan direnak eta izaten direnak susmo pean jartzea. Hori ez da une batean planteatzen den zerbait -nabariegia izango baitzen- baizik eta pixkanaka, jendea ohartu ez dadin. Gehienetan, eremu pertsonala erabiltzen dute pertsonaia ezkertiarren bizitzaren pasadizoak aipatuz eta hanpatuz, egia diren ere zalantzakoa delarik. Baina, egia balitz ere, denon bizitzan izan ditzakegun akatsak bizitza osoaren islada bilakatzen dute eskuindarrek, egindako gauza on guztiak ezabatuz. Birpasa itzazue nola erasotu dituzten eskerraren erreferenteak izan diren batzuk, hala nola, Marx, Mao, Che, Brecht ... eta nola erasotzen dituzten erreferente horiek mantentzen dituztenak: Evo Morales, Hugo Chavez, Fidel...
Kontuak atera eta baldintza pean jarri komunikabide gehienek barreiatzen dituzten pozoiak.

domingo, 13 de septiembre de 2009

Aupa Kaiku


Ez genuke gehiegi poztu behar kirol batean 'gurea' den telderen batek edo kirolari batek irabazteagatik, zeren eta kirola, gaur, alienazio tresna baino ez da, muga guztiak gainditu dituelarik. Baina, kasu honetan, barkatu beharko nauzue Sestao herriko den traineruak La Concha-ko ikurrina irabazteagatik sentitzen dudan poztasunarengatik. Zer dauka ezberdin? Langile herria den Sestao berri txarrengatik -ijitoekiko istiluak...- bakarrik ezagutua izaten delako azken bolada honetan eta beste zerbaitengatik ezagutua izatea merezi duela uste dut nik.

domingo, 6 de septiembre de 2009

Vascos no

Hau Laredon dagoen esertzeko banku batean dago margotuta. Ez da bakarra, eredugarria baizik. Zer gertatzen ari da? Zer dela eta sortzen ari dira euskaldunen kontrako mugimendu faxista hauek? Mugimendu iragankorrak ote? Inoiz desagertu ez diren eta momentu egokiaren zain dauden mugimendu antolatuak? GAL berri baten abisua?

miércoles, 29 de julio de 2009

Maritxu

Duela zortzi urte, hau bezalako egun bero batean Maritxuk agur esan zigun betiko. Maritxu ezagutu genuenok zorte ikaragarria izan genuen, halako pertsonak gutxitan agertzen baitira gure bizitzan. Bere gorputz txikian ontasun handia garatu zuen, banatzeko beti prest zegoelarik. Maritxuk eragin gintuen eta gure barne barnean gordetzen dugu.

Zentzua?

Zein da bizitzaren zentzua? Galdera hau -eta beste gainerakoak- lengoaiak sortzen duen galdera da. Beraz zentzurik ez legoke lengoaiarik gabe; ondorioz, ez dago berez existitzen den zentzurik -jainko guztiak barne- denok aurkitu beharko genukeena.

martes, 28 de julio de 2009

Zoriontsu al zara?

Zoriontsu al zara?
Galdera honi erantzuna emateko bi zoriontasun bereizi behar dira:
bata, unekoa; bestea, epe luzarokoa. Lehendabizikoak 'egon' aditza eduki beharko luke 'izan' aditzaren ordez; bigarrenari bai dagokiola 'izan' aditza propioz (lengoaia zaindu behar).

Zalantza...

Pentsatzen dut beraz banaiz edo pentsatzen dut naizelako? edo biak?...