AGUR IKASLEAK
Ilusio handiko
urteak dira
lanean egon naizenak
beti pentsatuz
hezkuntza zela
mundua hobetzeko tresna.
Baina munduak
berdin jarraituz
ukatu du itxaropena.
Orain erronkak
eskatuko du
zuek duzuen kemena.
Irakasleak
aintzat hartzeko
ailegatu da orena.
Ez gara gauzak
ezta makinak
pertsona da gu garena.
Torloju moduz
tratatzen gaitu
kudeatzen gaituenak
aniztasuna
botata utziz
paperontzian barrena.
Agurrak beti
izan ohi dira
momenturik tristeenak.
Utzidazue
egin dezadan
alaiago bertso azkena.
Bizipen asko
eduki arren
hau gorde du oroimenak:
Ikaslerekin
egondakoak
izan dira hoberenak.